Adunara irteera bihar, Mendiriz Mendi

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 00:00

Urtea ongi hasteko aitzakia ederra topatu dute Mendiriz Mendiko kideek, izan ere, bihar Adunara irteera antolatu dute. Ibilbidea honakoa izango da: Aduna, Atxulondoko Burdinola, Belkoain eta Aduna. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua, Atsegindegin, eta bertatik irtengo dira. 14 kilometroko ibilbidea egingo dute eta antolatzaileek aditzera eman dute eguerdirako Hernanin egongo direla.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!