Serigrafia tailerra antolatu du Gaztelekuak gaurko eta ekintza berri bat sortu dute «hilabetero» egingo dena

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 00:00

'Gazte parte ' izeneko ekintza berria sortu du Gaztelekuak, eta hilabetero egingo da: «gazteak parte hartzeaile aktibo izatea» helburu nagusia duelarik. Gaztelekuarekin harremanetan jartzeko, deitu 688 823 420 zenbakira. 

Hilabete erdia pasa bada ere, oraindik urtarrileko egun mordoa gelditzen da, eta Gaztelekuak hau aprobetxatu du, urtarrileko egitarau sendo bat egiteko. Gaurtik hasi eta hilaren 30era arte, jarduera ugari egiteko parada izango dute herriko gazteek. 

Gaur, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitartean, Serigrafia tailerra antolatu dute, Gaztelekuan bertan. Hilaren 22an, berriz, Mastertxef pintxoak! ekintza burutuko dute Gaztelekuan bertan, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara bitartean. Hala ere, hezitzaileek aditzera eman dute ekintza honetan parte hartu nahi duenak, aldez aurretik izena eman beharko duela Gaztelekuan. Izen ematea dagoeneko irekita dago, eta horretarako, izen emate orria bete beharko da, eta 5 euroko fidantza ordaindu «ekintzara etorriz gero itzuliko dena» jakinarazi dute. 

Urtarrilaren 27an, Autodefentsa feminista eta maskulinitate tailerraz ikasteko aukera ezin hobea izango dute gazteek. Arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara eskainiko da, eta hezitzaileek diotenaren arabera, plazak mugatuak izango dira, beraz, ekintza honetarako ere aldez aurretik izena eman beharko da. 

Hilabetea amaitzeko, ekintza berria Gaztelekuan 
Urteko lehen hilabeteari amaiera emateko asmotan, Gazte parte ekintza antolatu da, hain justu, urtarrilaren 30ean. Arratsaldeko 17:30etan emango zaio hasiera ekintza berri honi eta hilabetero egingo dela jakinarazi du Gaztelekuak. Helburua da gazteak parte hartzaile aktibo izatea, «haien behar eta interesetatik abiatuta izanik, eta ikasturte osoan izango du jarraipena ekintza berrri honek».   

 

GAZTELEKUKO URTARRILEKO EGITARAUA
HERNANI 
GAUR
17:30 Serigrafia tailerra. Gaztelekuan. 
Urt. 22 16:30-20:30 Mastertxef. Gaztelekuan. Aldez aurretik izena eman behar da. 
Urt. 27 17:30-19:30 Autodefentsa feminista eta maskulinitate tailerra. Gaztelekuan. Plaza mugatuak. Aldez aurretik izena eman behar da. 
Urt.30  17:30 Gazte parte. Gaztelekuan. Hilabetero egingo da ekintza berri hau. 

GAZTELEKUAREKIN 
HARREMANETAN JARTZEKO
Instagram: @hgaztelekua
Twitter: @hgaztelekua
Telefonoa:  688 823 420 
Gaztelekuko ekintzetan izena emateko orria ondorengo estekan aurkitu daiteke: https://linktr.ee/hgaztelekua. Hortaz gain, bertan Covid protokoloa eta baimena eskuragarri daude, sartzen den ororentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!