Euskal Ligako bi taldeak, etxetik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 00:00

Sestaon jokatuko dute nesken taldeak, gaur 16:00etan; eta Gasteizen ariko dira mutilak, bihar eguerdiko 12:00etan.

Gabonetako etenaldiaren ondoren, asteburu honetan bueltatu­ko dira lehiara, Hernaniko boleibol taldeak. Eta Euskal Ligan, etxetik kanpo jokatuko dute biek.

Nesken taldeak gaur dauka hitzordua, Sestaon. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Sestaoren kontra jokatuko dute, Benedicta kiroldegian. Oso partidu zaila daukate hernaniarrek, ligako liderra baita talde bizkaitarra, jokatutako zazpi partiduak irabazita, nagusitasunez. Hernaniarrek bost partidu bakarrik jokatu dituzte orain arte, eta garaipen bakarra daukate.

Mutilek, berriz, Gasteizen jokatuko dute bihar, Udapa Jatorkideren talde jubenilaren kontra. Eguerdiko 12:00etan daukate hitzordua, Aranalde kiroldegian. Irabazi beharrekoa daukate hernaniarrek, goiko postuen lehian sartzeko berriro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!