Hernanik Miniestadioan jokatuko du gaur Universitario Bilbaoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 00:00

Arizeta, hernaniko jokalaria baloiarekin.

Landaren ezin da partidurik jokatu eta taldeek aurkariekin moldatu behar izan dituzte egoitzak.

Hernanik Landaren gaur jokatu beharreko partidua Donostiako Miniestadioan jokatu beharko du Universitario Bilbao taldearen aurka. Azken uholdeen ondorioz Hernaniko zelaian ezin da partidurik iragarri eta maila ezberdinetako taldeek aurkariekin moldatu behar izan dituzte egoitzak.

Honela, Ohorezko B mailako taldeak gaur, 16:00etan, 10garren jardunaldiko partidua izango du bilbotarren aurka. Hernanik irabazi beharra du eta bost puntuak eskuratu igoera fasean sartzeko aukerekin mantendu nahi baldin badu. Bilbotarrak zazpigarrenak dira sailkapenean.

Estatuko ligan ere, M23 taldeak, Aparejadores de Burgos taldearen aurkako partidua ordenez aldatu behar izan du. Landaren jokatzekoa zen partida, Burgosen jokatuko da, gaur 16:00etan, eta bigarren itzuliko partidua berriz, Hernanin.

18 urtez azpiko taldeak ere Landaren zuten partidua Elorrio-Gernikaren kontra Bizkaian jokatuko dute gaur, 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!