Azoka ibiltariak hartuko du bihar, Plaza Berri

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 14a, 00:00

Goizeko 09:00etatik 14:00etara bitarte egongo da aukera Behemendiko azokara bertaratzeko eta gozatzeko.

Biharko antolatu da baserriko eta bertako produktuen Azoka Ibiltaria. Hilaren bigarren larunbatetan egin ohi da, baina egokitu egin behar izan dutela azaldu dute antolatzaileek. Izan ere, urtarrilaren 1a jai eguna zen, eta urtarrilak 5a, larunbata izanik, «modu honetara egokitu dugu, hobeto izango delakoan».

Bihar, beraz, Plaza Berri, Azoka Ibiltariko postuz beteta egongo da, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak artea. Besteak beste honakoak izango dira bihar saltzen jarriko  diren produktuak: Hernaniko Zabalo-enea baserria: barietate desberdinetako sagar eta udare, piku, intxaur... Urnietako Goiburu pateak: foie gras, pate... Errenteriako Aparola baserria: behi, ahuntz eta ardi gaztea... Listorreta: landare eta loreak; Mahala: behi gazteak... Mañeko: euskal pastela, sagar tarta....

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!