Txirrita asfaltatzen, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 13a, 12:56

Gaur goizean hasi dira Txirrita kalearen asfaltatze lanak, eta printzipioz bihar amaituko dituztela jakinarazi du Hernaniko Udalak. 

Trafikoan ahalik eta eraginik txikiena izateko asmoarekin, errepidea bitan zatitu dute eta lanak txandaka egingo direla azaldu du Hernaniko Udalak: «modu honetan, galtzadaren erdi batean ibilgailuak pasa ahalko dira». 

Autobusei eragingo diete bi egun hauetan zehar egingo diren lanek. Izan ere, asfaltatze lanen artean, gaur egun txikituta dagoen autobus geltokiaren oinarria sendotzen lanak egingo dira. Beraz, Udalak aditzera eman du, lanak egin bitartean, autobusek ezingo dutela ohiko lekuan aparkatu: «geldialdia beste aldean edo aurrerago egin beharko dute». Bi egun hauetan, beraz, ezingo da erabili geltoki hau: «soilik bidaiariak igo eta jaisteko bakarrik gelditu ahala izango dute autobusek, zona honetan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!