Erne ibiltzeko abisua, herritarrei

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 13a, 00:00

Udalak jakinarazi duenez, ura aurrezteko tresna batzuk jarri nahian dabilen jendea etxeetara deika ari da egunotan. Birziklatzeari buruzko galderak egiten dituzte, datu pertsonalak eskatzen dituzte eta, gero, ura aurrezteko tresna bat jartzeko etxera joango direla esaten dute. Atarian azaltzen denak dirua eskatzen die herritar horiei, baina Udalak ez du horrelako deirik egin: «herritarrei jakinarazi nahi diegu Udala ez dela dei horien egilea. Herritarrei gomendatzen diegu ezezagunei datu pertsonalik ez emateko eta Udaltzaingora deitzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!