Irekita dago Jabetze Eskoletako ikastaroetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 13a, 00:00

12 tailer eskainiko dituzte urtarriletik aurrera. Emaguneko lehen hitzordua urtarrilaren 20an izango da, eta zabalik dago izena emateko epea. 

Zabalik dago Jabetze Eskoletako ikastaroetan izena emateko epea. Denera, 12 tailer eskainiko dira urtarriletik aurrera, eta lehenengoa urtarrilaren 20an izango da. Interesa dutenek, orain dute apuntatzeko unea. Horretarako, bertaratu Kulturarteko Plaza Feministara, idatzo kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera edo deitu 943 33 70 17 telefono zenbakira. 


«Jabetze eta ahalduntze prozesuan eragitea, helburu»
Udaleko Berdintasun Sailak urtean bitan antolatzen ditu Jabetze Eskolak, eta udaberriko txandan parte hartzeko aukera luzatu die herritarrei. «Hausnarketarako eta formaziorako» topagunea dela aurreratu dute. «Emakumeok gure eskubideen jabe egiteko, geure bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa da». Hain justu, helburu dute «jabetze eta ahalduntze prozesuan eragitea». Hori lortzeko asmoz, errealitatea «ikuspegi feministatik» aztertuko dute, eta  hori aldatzeko tresnak eskuratuko dituzte. 

Eskarmentu haundiko irakasleak izango dira proiektuko gidariak: hala nola, Ana Murcia Guevara, Clara Wolfram Pérez, Nerea Redondo Otamendi, Arantza Albizu Escobar, Ainara Sarasketa Alberdi, Mertxe Tranche Iparragirre, Pepa Bojó Ballester, Patri Espinar Labián, Oinhana Calparsoro Forkada, Paz Carbajosa Dalmau, Inés Lasagabaster Unzueta, Enara I. Domínguez, Olaia Blanco Azpiri, eta June Fernández.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!