'Txomin, aurrera bolie!' liburuaren aurkezpena bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 12a, 00:00

Sortuk antolatuta, Jokin Urainek Txomin, aurrera bolie! liburua aurkeztuko du bihar, Biterin. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta bertaratzeko, gonbidapenak aldez aurretik  Garinen eskuratu ahal izango dira. Hala ere, gonbidapenik ez dutenek, bertaratzeko aukera izango dute aforoa bete arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!