Ganbarako doinuekin hasi zuten urtea, txikienek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 12a, 00:00
Hainbat oroitzapen etorri zitzaizkion burura protagonistari baserri zaharreko ganbarara sartu zenean.

Barre algara artean hartu zuten etxeko txikienek, urtarrilaren 4an, Itziar Fragua aktorea. Ganbarako doinuak emanaldia eskaini zuen, eta txikiek gozatu ederra hartu zuten Biterin.

Antzerkiko protagonista baserri zaharrera joan zen, eta ganbaran, bere antzinako babesleku eta jolas labirintoan sartzean, oroitzapenak etorri zitzaizkion burura.

Horrez gain, mezu argia helaraztea ere izan zuen helburu; izan ere, emakumeak baserriko zutabe gisa duen balioa oholtza gainera igo zuen Fraguak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!