Oinarrizko euskera klaseak, AEKn

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 12a, 00:00

Migratzaileentzat zuzenduta, Hernanialdeko AEK-k oinarrizko euskera klaseak abiarazi nahi ditu urtarrilaren 18an. Saioak asteartetan eta ostegunetan izango dira, goizeko 09:30etik 12:00etara. Ikastaroaren prezioa 19 eurokoa da, eta zabalik dago izena emateko epea: idatzi hernani@aek.eus helbide elektronikora edo deitu 607 592 864 telefonora.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!