Migratzaileentzako euskera klaseak, AEK-k

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 00:00

Izena emateko hainbat bide daude: hernani@aek.eus helbide elektronikora idatzita edo telefono honetara deituta: 607 592 864. 

Hernanialdeko AEK-k migratzaileentzako oinarrizko euskera klaseak abiarazi nahi ditu urteko lehen hilabete honetan. Guztira 60 orduko ikastaro hau, datorren asteko asteartean, hilak 18an, hasiko da. Apirilera arte iraungo du ikastaroak, guztira, 3 bat hilabeteko ikastaroa eskainiz. Klaseak, astearte eta ostegunetan izango dira, goizeko 09:30etatik 12:00etara, eta ikastaroaren prezioa 19 eurokoa izango da. 


Euskera ikasi nahi duenak, aldez aurretik izena eman behar du, eta horretarako bi bide daude. Lehena; hernani@aek.eus helbide elektronikora idatzita, eta bestea; 607 592 864 telefono zenbakira deituta. Hernanialdeko AEK-k jakinarazi du sekulako aukera dela, eta euskera ikasteko gogoz egonez gero, AEKrekin jartzeko harremanetan, aipatutako bideetatik

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!