Bera Beraren kontra porrota, Euskal Ligan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 00:00

Urteko aurreneko partidua galdu zuten Hernaniko neska seniorrek Donostian (26-10), eta punturik gabe bueltatu ziren. 

Lehiara bueltatu zen Hernani, Euskal Ligan ere; eta Donostian jokatu zuten urteko aurreneko partidua, Kote Olaizola zelaian. Baina ezin izan zuen garaipena lortu neska seniorren taldeak, eta ezta punturik ekarri ere, Be­ra Beraren kontra: 26-10 nagusitu zitzaizkien donostiarrak.


Ondo ekin zioten hernaniarrek, eta bosgarren minutuan lortu zuen partiduko aurreneko entsaioa Enara Arrutik (0-5). Baina hortik aurrera, Bera Bera izan zen nagusi, eta atsedenaldira 12-5 iritsi ondoren, beste bi entsaio lortu zituzten bigarren zatian. Partidua bukatzear zela lortu zuen Hernaniren bigarren entsaioa Aiora Hijarrubiak, tartea murrizteko, baina punturik lortzeko aukerarik gabe

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!