Enaitz Goñik etxean Hernaniko Gabonetako igeriketa saria irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 00:00

Nesketan Izaro Goñi tolosarrak lortu zuen txapela eta Leire Prados eta Uhaitz Aranbarri izan ziren nagusi eskolarretan.

Enaitz Goñi hernaniarrak etxean garaipen polita lortu zuen Hernaniko Gabonetako Sarian. Pasa den larunbatean bildu ziren igerilariak kiroldegiko igerilekuan eta Goñik 1070 punturekin jantzi zuen txapela taldekide duen Markel Garmendiaren aurretik.

Biak Tolosaldeako igerilariak dira eta lehia estua izan zuten 100 metro libre eta 100 metro estiloetan. Bi probetan hernaniarra nagusitu zen 54:25ko eta 1.02:00ko denborekin. FINA taulako puntuak batuta eskuratu zituen Goñik 1070 puntuak. Garmendiak 1046 batu zituen. Enaitz Goñiren berragerpena izan zen berrogeialdia eta gero.


Nesketan ere beste Goñi batek lortu zuen garaipena, baina kasu honetan Izaro Goñi tolosarra izan zen 898 puntu batuz bi probetan. Bigarren Miren Uxue Garmendia hernaniarra sailkatu zen. 


Eskolarretan garaipena Leire Prados eta Uhaitz Aranbarrik lortu zuten, hauek biak ere Tolosaldea taldekoak. 


Hernaniko partaidetza zabalagoa izan zen eta Aitana Perezek hirugarren amaitu zuen nesketan eta Xabier Huitzik seigarren mutiletan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!