Neska kadeteek irabazi, Munttarperen kontra

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 00:00

Hernaniko jokalari bat, pasea emateko prest, epailea atzean duela.

26-18 nagusitu ziren hernaniarrak, etxean. Mutil kadeteek, aldiz, jokatutako bi partiduak galdu zituzten asteburuan.

Atzeratutako partiduak eta lagunartekoak jokatzeko aprobetxatu dute asteburua, Hernaniko eskubaloi taldeek; eta bost partidu jokatu dituzte guztira. Horietatik hiru izan dira lehiaketakoak, kadete mailakoak.


Neska kadeteek lortu zuten garaipena, Munttarperen kontra, larunbat arratsaldean. Ligako bigarren sailkatua zuten aurrean, eta garaipen haundia lortu zuten hernaniarrek, kiroldegian (26-18).


Mutil kadeteek, aldiz, bi partidu jokatu zituzten asteburuan, biak ere etxean; baina ezin izan zuten garaipenik lortu: 29-32 galdu zuten Urnietaren kontra, larunbatean; eta 28-39 Zarautzen kontra, igandean.


Lagunarteko partiduetan, berriz, mutil jubenilek 44-35 galdu zuten Usurbilen; eta mutil infantilek 21-27 irabazi Leizaranen kontra, Andoainen.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!