Lizeaga auzoko Madalena kaleko obrak, amaituta

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 10a, 00:00

Urrian honelako itsura zuen Lizeaga auzoko Madalena kaleak, obrekin.

2021garren urteko urrian hasi zen Hernaniko Udala Madalena kalea errehabilitatzeko lanekin eta abendu amaieran eman ziren amaitutzat. Madalena kaleko 1 eta 7 atarien artean egin dira erreabilitatze lanak, eta kale zati hori «erabat» berrurbanizatu dute: hoditeria osoa berritu dute, zabaldu egin dute oinezkoen pasabidea, eta kaleko argiak zein lorategietako landaredia ere aldatu dute. Horrez gain,  kalean zehar eserlekuak ere jarri dituzte. 

Abenduko azken asteetan amaitu zituzten lanak. 
Madalena kalean zehar esertzeko bankuak jarri dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!