Ordenagailu portatila galduta, Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 10a, 00:00

Ordenagailu portatila galdu zen duela pare bat egun, Karabelen,  trenbide pareko parkinean, hain zuzen ere. HP markakoa da, eta portatilaren kolorea beltza da. Ordenagailua portatilentzako funda batean zegoen eta dena plastikozko poltsa batean gordeta. Portatilaz gain, poltsa horretan, nezeser bat aurkitzen zen, eta bi disko gogor zeuden barruan. Aurkitzen duenak 300 euroko ordainsaria jasoko duela jakinarazi du ordenagailu portatilaren eta disko gogorren jabeak. Beraz, aurkituz gero, deitu telefono honetara: 650 776 990. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!