'Bi' izeneko diskoaren aurkezpen birari amaiera borobila Solanok, Kimua Dantza Kolektiboarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 10a, 00:00
Sekulako ikuskizuna eskainiko da ostiralean, Biterin. Argazkia: Unai Sorarrain.

Ostiral honetan, Xabi Solano Maizak kontzertua eskainiko du Kimua Dantza Kolektiboak lagunduta, arratsaldeko 20:00etan Biterin. Sarrerak: kultura.hernani.eusen

Xabi Solano Maizak, Bi izeneko bigarren diskoaren aurkezpen birari sekulako amaiera emango dio Kimua Dantza Kolektiboak lagunduta. Bigarren disko honek, bere lehen diskoak baino «rock kutsu haundiagoa du», baina folk tradizionalak ez du protagonismorik galdu. 

Arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera kontzertuari, eta Biterin izango da. Sarrerak kultura.hernani.eus webgunean daude eskuragai, eta 8 euro balio du bakoitzak. 

Xabi Solanorekin batera, Kristina Solanok ere jardungo du panderoa astintzen eta soinuan. Bateriaren erritmoa Haritz Beristainek eramango du, eta teklatuarena, berriz, Txus Aranburuk. Baxuan, Aitor Zabaleta ariko da eta gitarran, Ander Zubillaga.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!