Bost punturekin itzuli zen Hernani etxera, urteko lehen partidua 14-38 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 10a, 00:00
Mikel Bidegarai baloiarekin aurkaritik ihes egin nahian, atzo Gamarran jokatutako partiduan. Argazkia: HCRE

Atzo trikoloreek sekulako partidua jokatu zuten Gamarran, eta arabarrak garaituta, bost punturekin itzuli dira etxera. 

Arabako Gamarra zelaia bisitatu zuen atzo Hernanik, urteko lehen partidua jokatzeko, talde arabarren aurka: Gaztedi. Eta urtea ezin hobe hasi zuten trikoloreek, izan ere, 14-38 emaitzarekin, Gaztedi garaitzea lortu zuten eta bost puntu gehiago lortu dituzte sailkapenerako. Momentu honetan, laugarren postuari eusten dio Hernanik, Getxo aurretik duela. 30 puntu dituzte hernaniarrek eta Getxok 31. 

Atzoko partiduan, hasieratik izan zen Hernani jaun eta jabe, izan ere, partiduaren lehen minutuetan, Iker Burugainen entsaioarekin, 0-5 jarri zen markagailua. Hamaikagarren minutuan, berriz, 0-12 nagusitu zen Hernani, Oier Garmendiaren entsaioa eta Beñat Arizetaren jaurtiketarekin. 25garren minutuan, Gaztedik egindako entsaioarekin eta jaurtiketarekin partiduko lehen puntuak lortu zituen: 26-7. Baina zazpi bat minutu beranduago, Adrian Sanchezen entsaioa eta Beñat Arizetaren jaurtiketarekin, zazpi puntu gehiago lortu zituen Hernanik. Atsedenaldiaren ostean, talde trikoloreak bide berdinetik jarraitu zuen, eta 14-38 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Bost punturekin, indarberrituta itzuli dira etxera hernaniarrak, urteko lehen partidua garaituta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!