Sutea egon da Antziola auzoko etxe batean, eta dagoeneko egoera kontrolpean dago

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 9a, 10:53

Sua itzaltzea lortu dute suhiltzaileek eta ez da zauriturik egon. 

Goizeko 09:30ak baino lehen jazo da ezbeharra. Antziola auzoko etxebizitza batean sutea egon da, sukaldean. Sukaldeko eremu haundi bat erreta gelditu da, baina ez da zauriturik egon. Suhiltzaileek azaldu dute ondoko etxebizitzetan suteak ez duela kalterik sortu, eta momentu honetan, «egoera kontrolpean» dagoela. Hernaniko Udaleko gobernu taldeko kideak eta udaltzaingoa bertako bizilagunekin egon dira. 

Suteak iraun bitartean Antziolako errepidea itxita egon da, baina egoerak hobetu ahala, ireki egin dute. 

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!