Hernaniko Kultur Ondarea aztertzeko beka abian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 9a, 00:00

Deialdi honen asmoa da Hernaniko Kultura Ondarea osatzen duten elementuak, ondare materiala, (higiezin zein higigarria) eta materiagabea aztertzea. Bi helbururekin, alde batetik, dagoen ondare-elementuen inbentarioa eta zerrenda eguneratzea eta osatzea; eta bestetik; lehendik dagoen dokumentazioa berrikustea eta eguneratzea. Bekaren kopurua: 8.000 eurokoa izango da, eta otsailaren 8ra arte  dago eskaerak aurkezteko epea. Gainera, pertsona edo kolektibo interesdunek Hernaniko Udalaren webgunean aurkitu dezakete informazio zehatzagoa. Edo bestela, Herritarren Harrera Zerbitzura bertaratzeko aukera dago, betiko ordutegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!