Irabazi beharreko partidua gaur Hernanik Gaztedi taldearen aurka, etxetik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 9a, 00:00
Xabier Garmendia, Ourenseren aurkako partiduan. Abenduan etxean jokatu zutenekoa.

Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera Hernani vs. Gaztedi partiduari, Gasteizeko Gamarra zelaian. Datorren asteburuan berriz, Uni Bilbao hartuko dute trikoloreek. 

Hernanik Gaztedi izango du gaur aurrez aurre, izan ere, goizeko 11:30etan hasiko da Ohorezko B Mailako 9garren partidua, Gasteizen, Gamarra zelaian. 
Gabonen bueltan, bi asteko atsedenaldia izan du Hernanik, eta gaurko partidua izango da oporraldi txiki hauetako itzulera. Oraingo honetan, ordea, Hernanik aurreneko hiruen artean  sailkatu behar du igoeraren lehian jarraitzeko, eta hain justu, momentu honetan Getxo aurretik doa, sei puntu gehiagorekin.
 
Talde arabarraren aurka neurtuko ditu indarrak gaurkoan Hernanik, eta irabazi beharrekoa izango da gaur jokatuko duten partidua, bederatzigarren sailkatua baita Gaztedi. Zazpi partidutik bi irabazi ditu arabako taldeak eta horrek aukerak ematen dizkio Hernaniri. 

Datorren asteburuan, Uni Bilbao hartuko du talde trikoloreak, eta azken partidua, Zarautzen jokatuko dute, hilaren 22ko asteburuan, hain zuzen ere.
Gaurko eta datozen partiduetan Getxok huts eginez gero, Hernanik aukera izango du igoera fasean lehiatzen jarraitzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!