Batzar irekia gaur, Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urtarrilaren 8a

Mobilizazioa egingo dute urtarrilaren 29an, Bilbon, «bankari, enpresari haundi eta politikari profesionalen aurka». Eta horren harira, batzar irekia antolatu du Buruntzaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak, gaur eguerdirako, Hernanin: Kontrakantxa gaztetxean izango da, 12:00etan hasita. Ondoren, pankartak jartzera aterako dira, eta luntxa egingo dute. Gainera, 29an Bilbora joateko autobusa jarriko dute, eta txartelak salgai daude Goiz Argi tabernan, 5 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!