Covid pasearen kontra, manifestazioa Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 8a, 00:00

'Ginko batzarra'k antolatu du, 19:30etan Plazatik abiatuta, eta Tilosetan bukatuta. Bertan irakurriko dute adierazpena.

Osasuna, askatasuna eta egia: pasaporterik ez! lelopean, manifestazioa antolatu dute gaur arratsalderako, Herna­nin. Pla­zatik abiatuko dira 19:30etan, «txertatuak eta ez txertatuak elkarrekin, Bizitza Plataformak dioen bezala»; eta Tilosetan bukatuko dute, adierazpena irakurriz.

«Ia bi urte hauetan, hondoratze soziosanitario eta soziolaboralarekin, eguneroko informazio zurrunbiloarekin ere, ikusi dugu zalantzak eta ziurgabetasunak uxatu beharrean, areagotu egin direla. Izan ere, osasungintzako langileek eman duten informazioak, ospitaletako errealitatearen inguruan, gero eta gehiago egiten du talka egunero prentsan eta telebistan ematen digutenarekin», azaldu dute.

Horregatik, Ginko batzarra izenekoa sortu dute, «harrera egin eta laguntza emateko, bestelako informazioa behar duten hernaniarrei, prentsatik eta telebistatik harago. Leiho ireki bat, nahi dutenei aukera emango diena begiratzeko, beste ikuspegi bat deskubritzeko, beste errealitate bat, itxaropentsua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!