Mobilizaziorako hitzordua gaur, Sarek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 8a, 00:00

Bilboko ekimenaren partez, herriz herri egingo dute gaurkoan, eta 17:00etan jarri dute zita Hernanin, Plazatik abiatuta.

Euskal Herri mailako mobilizazioa deitu zuen Sarek gaurko, urtero bezala; baina egungo osasun egoeragatik, manifestazio bateratuaren ordez, herriz herri egitea erabaki dute. «220 herri baino gehiagotan» izango da manifestazioa gaur, arratsaldeko 17:00etan hasita; eta Hernanin ere jarri dute hitzordua: Plazatik abiatuko di­ra.

Hernaniko Sarek deia luzatu die herritar guztiei, mobilizazio­an par­te hartzeko, «Bilboko kale­etan milaka eta milaka lagunek plazaratu nahi genuen aldarrikapena» zabaltzeko herriz herri, El­karbizitzarako, bakerako, etxe­rako bidean lelopean.

«Inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu aldarrikapena bizirik mantentzea, eta Euskal Herriko kaleak betetzea, bidea egiten jarraitzeko; bizikidetza­rako bidea, bakerako bidea, etxe­rako bidea», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!