Paco Yoldin ariko dira hernaniarrak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 8a, 00:00

Senior taldeak Urgara Txingudi izango du aurrez aurre, sailkapeneko liderra, arratsaldeko 17:15etatik aurrera. 

Gabonetan, hiru asteko atsedenaldia izan du Hernaniko senior mailako taldeak. Eta geldialdi horren ondoren, martxan dira berriro ere: gaur jokatuko dute jardunaldi honetako norgehiagoka, Euskal Ligako bigarren mailan. Etxean jokatuko dute, baina ez Hernaniko kiroldegian, Paco Yoldi kiroldegian baizik, Donostian.

Arratsaldeko 17:15etan hasiko da partidua, eta ez da nolanahikoa izango, gainera. Izan ere, Hernanik liderra izango du aurrez aurre, Urgara Txingudi taldea; eta norgehiagoka gogorra izatea espero da. Itzulia amaitzeko bi topaketa besterik ez dira falta, eta irundarrek lidergoa mantentzeko borrokatuko dute azken jardunaldira arte. Hernaniarrak, berriz, hirugarren postuan daude, eta gaurko partidua irabaziz gero, helburua zailduko liokete liderrari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!