Oporraldiko ekintzak bukatzeko, talde jolasetan ariko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 7a, 00:00

Makina bat ekintza antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak, Gabonetako oporraldi honetarako: Hi Selfie! jolasa, Buruarinen tailerra, euskal zumba saioa... Eta gaur egingo dute oporraldiko azkenekoa: talde jolasetan ariko dira, goizeko 11:00etan hasita, Atsegindegin. Doberako begiraleek gidatuta, helduek zein haurrek izango dute ondo pasatzeko aukera, elkarrekin jolasean. Berezia izan da aurtengo Gabonetako oporraldia, makina bat herritar, haur zein heldu, egon baitira etxean sartuta, Covid kasuen gorakadaren eraginez. Baina hala ere, asko izan dira Doberaren ekintzez gozatu dutenak, osasunerako segurtasun neurri guztiak betez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!