Kontzentrazioa gaur, Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 7a, 00:00

Urte berriko aurreneko kontzentrazioa deitu dute gaurko, 19:00etan Zinkoenean elkartuta, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek: «urte berri bat hasi dugu, baina gure aldarrikapenak lehengo urtekoak dira, dispertsioarekin behingoz bukatzea eta salbuespen politika penitentziarioarekin amaitzea», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!