Buruarin ederrak egin zituzten Doberarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 6a, 00:00

Mota askotako buruarinak egin zituzten herriko txikiek, eta argi utzi zuten originaltasunik ez zaiela falta.

15 haurrek hartu zuten parte Doberak antolatutako Buruarinen tailerrean. Bihar, talde jolasak egingo dira Atsegindegin. 

Gabon ederrez gozatzeko aukera izan dute etxeko txikiek Dobera Euskera Elkarteak antolatutako ekintzekin: batetik, Negulekuak; eta, bestetik, Oporrak familian eta euskeraz. Bi ekintzei bihar emango zaie amaiera talde jolasekin. Atsegindegin egingo dira, goizeko 11:00etan hasita. Oraindik izena emateko aukera dago, dobera@dobera.eus helbidera idatzita edota 662 406 692 telefonora deituta.

Orain arte makina bat ekintzetan hartu dute parte herritar txikiek; besteak beste, buruarinen tailerrean Tantaieko lagunekin batera.  15 haurrek hartu zuten parte, eta egindako buruarina etxera eramateko aukera ere eduki zuten.

Mota askotako buruarinak egin zituzten herriko txikiek, eta argi utzi zuten originaltasunik ez zaiela falta. 
 
Kolore biziz bete zuten Atsegindegi. 
 
Denek eraman zituzten etxera egindako buruarinak. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!