«Elkartasuna» adierazi die bizilagunei Jose Ignacio Asensiok

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 6a, 00:00
Ricardo Crespo Jose Ignacio Asensiorekin batera, Floridan.

Hernaniko Udal talde sozialistak eskatuta, Jose Ignacio Asensiok Crespo PSE-EEko bozeramailearekin batera bisitatu zuen Floridan erre zen etxebizitza. 

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak elkartasuna adierazi die Gabon gauean su hartu zuen etxeko bizilagunei: «are gehiago, sozialisten laguntza eskaini die Hernaniko Udalari eta kaltetutako sei familiei», azaldu du Hernaniko PSE-EEk.

Prentsa ohar batean, Gipuzkoako Diputatu Nagusiordeak etxea eraitsi behar izatea deitoratu du, «Udaleko teknikariek egindako txostenenean, egitura oso kaltetuta geratu delako ziurtatzen duelako, eta, beraz, eraikina birgaitzeko aukera baztertzen delako». 


Hernanira bisita, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak

Azkenik, Udal talde sozialistak eskatuta, Asensiok Ricardo Crespo PSE-EEko bozeramailearekin batera bisitatu zuen tokia, pasa den urte amaieran, abenduaren 28an, hain zuzen ere. Bisita horretan, herriko alkate Xabier Lertxundirekin eta udaltzainburuarekin ere izan zen su hartu zuen eraikineko bizilagunentzako «konponbideak bilatzeko informazioa eta laguntza eskainiz», jakinarazi du alderdi sozialistak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!