Urtarrilaren 16an, egun erdiko irteera

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 6a, 00:00

Urtarrilaren 16rako irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Atsegidegin jarri dute hitzordua, goizeko 08:00etan. Eta honakoa izango da egingo dute ibilbidea: Aduna, Atxulondoko Burdinola, Belkoain eta berriro Aduna. Egun erdiko irteera izango da, eta antolatzaileek azaldu dute eguerdi aldera itzuliko direla Hernanira. Horrez gain, informazio gehiago nahi izanez gero, Mendiriz Mendiko bulegotik pasatzea gomendatu dute. Gainera, irteerara joan nahi duenak izena eman beharko du, eta epea urtarrilaren 14an amaitzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!