Erakundeen erakuntzukizunei buruz jardun du EAJk

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 5a, 00:00

Alderdi jeltzaleak dio Hernaniko Udalak «gehiago kezkatu beharko lukeela» bere eskumeneko gaiez.

Hernaniko alderdi jeltzaleak 47/2021 Dekretuak dioena ekarri du mahai gainera, eta honakoa dio: «prentsan irakur daitekeenez, 47/2021 Dekretuak areagotu egiten du Covid ziurtagiria toki gehiagotan eskatzeko derrigortasuna, eta gehienak Udal-eraikinak eta zerbitzuak dira». Horren ondorioz, EAJk dio, Udalek bete behar dituztela arau horiek: «funtzionarioentzako lan-karga nabarmen haundituz». Hori kontutan izanik, alderdi jeltzaleak bere buruari galdetzen dio ea benetan funtzionarioak diren aplikazio batekin Covid ziurtagiria irakurtzeak, EH BIlduri lan gehiago egitea ekarriko diela uste dutenak.

EAJren ustetan, Hernaniko Udalak «gehiago kezkatu beharko luke bere eskumeneko gaiez, esate baterako, udaltzain gehiago egotea herriaren beharrizanak asetzeko (hilaren 25ean, 2 agente baino ez zeuden udalerri osorako), eta Gabon hauetan inolako kontrolik gabe antolatzen ari diren gaueko festak kudeatzeko».

EAJrentzat bajan dauden langileen ordezkapena, telelana eta plantilaren indartzea, Udalaren eskumenekoa da. Eta hain justu «Udalak beste erakunde batzuei begiratu aurretik eman beharreko irtenbideak» direla jakinarazi du. Eta bestalde, EAJk argi utzi nahi izan du, Floridan erretako eraikineko bizilagunekin egin zen bilerara ez zirela joan «inork ez zuelako abisatu bilera hori egingo zela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!