Gabonetako xestoak, Kontxirentzat eta Maritxurentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 4a, 00:00

Ezkerrean: Borttulane baserriari egokitu zaio xestoa, Kontxiri. Eskuinean: Maritxu Arrieta etxean, xestoa ondoan duela.

Urtero moduan, Hernaniko auzoetan, Gabonetako xestoak zozketatu dira auzotarren artean. Hala egin dute behintzat Osiñaga auzoan eta Portu Auzoan. Osiñagako xestoa, auzoko Borttulane baserrira joan da, eta Kontxi izan da irabazlea. Portu Auzoan berriz, Maritxu Arrietak irabazi du Gabonetako xestoa. Makina bat produktuz beteta daude xestoak, beraz, ederki gozatzeko parada izango dute Kontxik eta Maritxuk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!