Ganbara doinuekin emango zaio hasiera, urtarrileko kultur agendari

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 4a, 00:00

Hilaren 14an, Xabi Solanok Kimua dantza kolektiboarekin batera, kontzertua eskainiko du, Biterin. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

Hilaren 14an, Xabi Solanok eta Kimua dantza kolektiboak sekulako ikuskizuna eskainiko dute, Biterin. Sarrerak Biterin edo kultura.hernani.eusen.

Gaurko Ganbarako doinuak antzezlanarekin emango zaio hasiera 2022ko kultur agendari. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da emanaldia Biterin eta etxeko txikiek gozatu ederra hartuko dute. Izan ere, antzerkiko protagonista baserri zaharrera abiatuko da, hura saltzeko asmoarekin. Ganbaran bere antzinako babesleku eta jolas labirintoan sartzean, oroitzapenak ekarriko dizkiote gogora. Gainera, antzerki hau, emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohartarazteko saiakera da. Jon Kepa Zumalde, Joserra Martínez eta Iñaki Egiluzek sortu eta zuzendutako obra honek 50 minutu irauten du, eta aktorea Itziar Fragua da.

Sarrerak 3,5 euro balio du eta  Biterin daude eskuragai, edo kultura.hernani.eus webgunean.

Gaurko antzerkiaz gain, Doberak antolatuta, Buruarinen tailerra egingo da, Tantaieko lagunekin batera, Neguko oporretan zer? egitarauaren baitan. Goizeko 10:30etan emango zaio hasiera tailerrari, Atsegindegin.

Hilaren 11n, Gaztelekuak Slime eskulan tailerra antolatu du, Gaztelekuan bertan izango da, eta arratsaldeko 17:30etan emango zaio hasiera.

Musikarik ez da faltako hilabete honetan. Izan ere, hilaren 14an, Xabier Solanok kontzertua eskainiko du Kimua dantza kolektiboarekin batera. Arratsaldeko 20:00etan jarri dute hitzordua Biterin, eta sarrerak 8 euro balio du. Biterin bertan lortu daitezke, edo kultura.hernani.eus webgunean sartuta.

Musika, antzerki eta tailerrez gain, hilabetero moduan, literatura solasaldiek ez dute hutsik egingo. Hilaren 12an izango da urteko lehena: Juan Mersé idazlearen Ultimas tardes con Teresa liburuaren inguruan hain zuzen ere. Amaia Garciak gidatuko du saioa gaztelaniaz. Eta ohi moduan, arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera solasaldiari Biterin.

Bigarren solasaldia urtarrilaren 18an izango da: Maialen Diaz Urriza idazlearen Herri hura liburuari buruzkoa. Ane Mayozek gidatuko du saioa, eta euskeraz izango da. Liburutegian eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Erakusketek ere izango dute protagonismoa urteko lehen hilabete honetan. Hilaren 14ra arte Amaia Oihanederren zeramikazko eskulturak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Eta zeramikaz gain, Kontxi Sánchezek sortutako olio pinturaren erakusketa ere ikusgai egongo da, Biterin.

 

Kultur agenda-Urtarrila

GAUR 18:00 Haur antzerkia: Ganbarako doinuak. Biterin. Sarrerak: 3,5 euro.

Urtarrilak 14. 20:00 Kontzertua; Xabi Solano Maiza & Kimua dantza kolektiboa. Sarrerak: 8 euro.

Urtarrilak 22 12:00 Haur Antzerkia: Zuhaitzak landatzen dituen gizona. Biterin.

Urtarrilak 25 17:30/18:15 Ipuin kontaketa. Kontalaria Maite Franco. Edukiera mugatua. Biterin. Gonbidapenak liburutegian.

Urtarrilak 25 19:00 Emakumeen euskal literatura mintegia: Hobe ixilik (Garbiñe Ubeda). Gidaria: Kattalin Miner. Biterin.

Urtarrilak 26 19:00 Zinema: Bolante baten historia. Biterin Sarrerak: doan, gonbidapenarekin. Euskeraz, azpitituluekin.

Urtarrilak 28 Piano entzunaldia Milagrosan. Taldea: Hernaniko Musika Eskola.

GAUR 10:30 Buruarinen tailerra. Tantaieko lagunekin batera. Antolatzailea: Dobera. Atsegindegin.

Urtarrilak 7 11:00 Talde jolasak. Antolatzailea: Dobera. Atsegindegin. Aurretik izena eman behar da.

Urtarrilak 12 19:00  Literatur solasaldia: 'Ultimas tardes con Teresa'. Gidaria: Amaia Garcia. Biterin. Gaztelaniaz.

Urtarrilak 18 19:00 Literatur solasaldia: Herri hura. Gidaria Ane Mayoz. Biterin. Euskeraz.

Urtarrilak 14ra arte Zeramikako eskulturak. Egilea: Amaia Oihaneder. Biterin.

Urtarrilak 20 Olio pintura. Egilea: Kontxi Sánchez Fraile. Biterin.

Urtarrilak 11 17:30 'Slime' eskulan tailerra. Gaztelekuan.

Urtarrilak 14 16:00- 19:30 Txuri Urdin izotz jauregira irteera. Izena eman behar da.

Urtarrilak 19 17:30  'Just Dance' Wii bideojolasa. Gaztelekuan.

Urtarrilak 22 Masterchef. Gaztelekuan.

Urtarrilak 25 Badminton. Gaztelekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!