Kabalgatarik gabe ere, Erregeak datozela iragarriko du Musika Bandak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 3a, 00:00

Musika Bandako kideak, Gabon gaueko errondan, Plaza Berri parean.

Urteroko kale buelta egingo dute Errege bezperan, 18:00etan Plazatik abiatuta.

Ez da kabalgatarik izango aurten Hernanin, Errege Egunaren bezperan, osasun egoeraren eraginez. Errege Magoek, ordea, ez dute hutsik egingo gauean, herriko etxeetan. Eta hori iragartzera aterako da Hernaniko Musika Banda etzi, urtarrilaren 5ean. Urteroko kale buelta egingo du herrian barrena, 18:00etan Plazatik abiatuta, Erregeak datoz doinuaren airera.

Gabonetako laugarren zita izango du Musika Bandak, abenduaren 18an kontzertua eskaini baitzuen Plazan; 24an Sandiusterrin izan zuen emanaldia; eta egun berean Gabon gaueko erronda egin zuen Kaxkoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!