Salaberria eta Arregi, azkarrenak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 2a, 00:00

Aurreneko neska eta mutilak, eta mozorro onenaren saridunak, podiumean.

Izaro Salaberriak eta Peru Arregik irabazi zuten Wukroren aldeko San Silbestrea, Urte Zahar egunean.

Ohi bezala, Urte Zahar egunez jokatu zen, ostiral arratsaldean, Wukroren aldeko San Silbestre lasterketa. Osasun egoeragatik izenemate kopurua mugatu behar izan zuten arren, herritar ugari animatu ziren urtea korrika bukatzera, gaztetxoen lasterketetan zein helduenean.

Azkeneko horretan, Izaro Salaberria eta Peru Arregi izan ziren azkarrenak, 4 kilometroko ibilbidean. Nesketan, Salaberriak aurrea hartu zien Ainhoa Arrutiri eta Nora Urberi; eta mutiletan, Arregiren atzetik helmugaratu ziren Gaizka Izagirre eta Vicent Pastor, probaren podiuma osatzeko.

Antolatzaileek bereziki eskerrak eman dizkiete parte hartu zuten guztiei, lasterketan bildutako dirua izango baita Wukroko herriari laguntzeko. Izan ere, gerran murgilduta dago hango zonaldea, eta gosetea haundia da bertako biztanleen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!