Izena emateko aukera, KZgunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 2a, 00:00

Hernaniko Kzguneak dagoeneko prest du urte berriko aurreneko hilabeterako programa, eta izena emateko aukera dago. Hainbat bide daude apuntatzeko. KZguneko bulegora joan daiteke horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Bulegoa Nafar Kalean dago, 18 zenbakian, eta ordutegia honakoa da: goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Telefonoz ere deitu daiteke (943 02 36 50) KZguneko erabiltzaile izanez gero. Eta azkenik, kzgunea.eus webgunean ere eman daiteke izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!