Ertzaintza 20 eta 28 urteko bi gazte ikertzen ari da, Florida auzoan erre zen eraikinaren barruan harrapatu ostean

Olatz 2021ko abe. 30a, 16:43

Agenteek eraikina arakatu zuten, eta barruan ezkutatuta zeuden bi gizon aurkitu zituzten. Materialak miatzean ordulariak, bitxiak eta hainbat poltsatan gailu elektronikoak zeramatzatela egiaztatu ahal izan zuen Ertzaintzak.

20 eta 28 urteko bi gazte ikertzen ari da Ertzaintza, lapurreta-delitu bat egotzita. Abenduaren 24an Hernaniko Florida auzoan erre zen eraikinaren barruan harrapatu zituzten. 

Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, lapurreta abenduaren 29ko goizean gertatu zen. Ertzaintzako hainbat kide Hernaniko Florida auzoko eraikin horretara joan ziren abisu bat jasota. «Eraikin hori zigilatuta dago eta bizilagunentzat ez dago sarbiderik» azaldu du Ertzaintzak. 

Eraikina miatu eta barruan ezkutatuta aurkitu zituzten bi gazte. Ertzaintzak miaketarekin jarraitu eta lapurtutako hainbat material soinean zituztela ohartu ziren, hala nola, ordulariak, bitxiak eta hainbat poltsatan gailu elektronikoak zeramatzaten. 

Gazte hauek ertzain etxera eraman zituzten, beharrezko eginbideak hasteko. 

Sutea izan zuen eraikinaren zaintza-lanen barruan, Ertzaintza eta Hernaniko Udaltzaingoa elkarlanean ari dira, eta xehetasun gehiago izatean emango dute informazioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!