Ibilbide luzeari agur, Urte Berriko dianarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 30a, 00:00

Patxi Apezetxea (eskuinetik bigarrena), Txistulari Bandako kideekin batera.

Larunbatean joko dute Txistulari Bandarekin azkeneko aldiz, Patxi Apezetxeak eta Joseba San Sebastianek, herriko kaleetan.

Berezia izaten da Urte Berri eguna, Hernaniko Txistulari Bandako kideentzat. Goizean goiz kalera atera, eta Kaxkoan barrena ibiltzen dira, Joxe Ansorenak sortutako Urte Berri goiza doinua jotzen. Berezia izaten da kale buelta horren bukaera ere, Plazatik pasa Leokadistira joaten baitira, doinu horren airera.

Baina are bereziagoa izango da aurtengo diana, bertan joko baitute azkenekoz Txistulari Bandarekin, bi kide historikok: Patxi Apezetxeak eta Joseba San Sebastianek. Biek ala biek hasi zuten beraien ibilbidea Urte Berri egunez, eta bukatu ere, halaxe egingo dute, data borobilean. 56 urte egin ditu Apezetxeak Txistulari Bandan, eta 51 urte San Sebastianek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!