San Silbestrerako, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 28a, 00:00

Neurri bereziak hartuta, baina egingo dute Wukroren aldeko San Silbestre lasterketa Hernanin, abenduaren 31n: helduak (12 urtetik gora) 17:30etan, 9-11 urtekoak 17:00etan, eta 8 urtetik beherakoak 16:50etan. Mugatua izango da izenematea, segurtasun neurriak bermatzeko; eta zabalik dago Ibaimendi dendan eta rockthesport.com webgunean, etzi arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!