Aerorumba saioa gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 28a, 00:00

Gabonetako oporraldirako, egitarau berezia prestatu dute haur eta gazteentzat; eta gaurkoan, aerorumba saioa izango da kiroldegian, Hernaniko Gaztelekuak antolatuta: arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara egin­go dute, Jenny Perlazarekin. Kiroldegian bertan, baina goizean, ludoteka izango da bigarren egunez, 10:00etatik 13:00etara. Bihar eta etzi ere izango da ludoteka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!