Urtekaria 2021, herritarren eskura

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 27a, 00:00

Xabier Lerttxundi 2021 urtekariaren aurkezpenean, Biterin.

Hernani 2021 urtekariaren aurkezpena izan zen ostegun ilunabarrean, Biterin. Ekitaldi xumea izan zen, eta Xabier Lertxundi alkateak harrera eta Txuso Gomezek, Udal artxiboko arduradunak, aurkeztu zituen aurtengo urtekaria osatzen dituen artikulu guztiak.


Honako hauexek dira, besteak beste argitalpenetan landu dituzten gaiak: Putzuzarreko trikuharrien ikerketa arkeologikoa; Mendiriz Mendiren 75. urteurrena;  Zikuñagako ermitaren berrikuntza lanak eta oroitzapenak; igeriketa Hernanin, Kulturarteko Plaza Feminista, eta beste hainbat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!