Urtarrileko zenbait ikuskizunetarako sarrerak salgai egongo dira, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 27a, 00:00

Urtarrilaren 14an, 22an eta 26an izango dira saioak, eta sarrerak Biteriko leihatilan edo 'kultura.hernani.eus' webgunean eskura daitezke.

2022 urteko kultur programazioa ate joka dugu dagoeneko, eta  zenbait saioren sarrerak  salgai izango dira gaurtik, Biteriko leihatilan edo, online, kultura.hernani.eus webgunean. Denera, hiru ekintza aurreratu dituzte kultur agendako arduradunek, eta musika, antzerkia zein dantza izango dira datorren hilabeteko hitzordu protagonistak. 


Urtarrilaren 14an, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa igoko dira oholtza gainera. Biterin izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta sarrerak 8 euroan salduko dira. Emanaldian, Solanok Bi diskoaren birari amaiera borobila emango dio Hernanin, eta bakarkako lana izan arren, jende mordoxka izango du alboan, tabladuan: batetik, Kimua taldeko dantzariak eta, bestetik, orain arte ondoan izango dituen musikariak. 


Bestalde, Zuhaitzak landatzen zituen gizona antzezlana aurkeztu du Teatro Gorakadak datorren hilaren 22an. Jean Giono idazlearen izen bereko liburua egokitu dute José Carlis Garcíak eta Kike Diaz de Radak. Sarrerak 3,5 euroan izango dira salgai, eta aurkezpena eguerdiko 12:00etan izango da, Biterin. 


Amaitzeko,  Bolante baten historia dokumentala proiektatuko dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Ekintza horretarako, sarrera doakoa da eta gonbidapenak eskuragarri jarrituko dituzte urtarrilaren 10etik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!