Ludoteka, gaurtik ostegunera arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 27a, 00:00

Haurrentzat eta gazteentzat zuzendutako Gabonetako egitarau zabala prestatu dute Hernanin eta horren barruan gaur hasi eta ostegunera bitarte ludoteka irekiko da. Lau egunez luzatuko da kiroldegian eta bertan arku tiroa, eskalada, slackline, ohe elastikoak, jolas libreak, via ferrata, rapela, bingo solidarioa, zunba, karaokea eta yumarra izango dira. 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik, 0-14 urtekoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!