Zinkoeneatik Martutenera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 24a, 00:00

Urteroko zitari eutsiz, euskal presoen aldeko martxa antolatu du Hernaniko Sarek igande honetarako. Zinkoeneatik abiatuko dira 10:45etan eta Martutenera egingo dute irteera, oinez. Ondoren, 12:00etan, ekitaldia egingo dute espetxe aurrean. Hori amaituta, Donostiara joango dira, martxarekin jarraituz, eta manifestazioa egingo dute 13:00etan, Donostiako Auzitegitik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!