Gabon doinuez bustiko dira kaleak gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 24a, 00:00

Goiz Eguzkiren erronda, 2019an.

Goizean zein arratsaldean, herria alaituko dute bailarako musikariek.

Musika eta Gabon doinuak ez dira faltako gaurko egunean, Urumea bailaran. Hain justu, Gabon Eguna ospatzeko asmotan, Hernaniko Musika Bandak eta Goiz Eguzki abesbatzak erronda egingo dute gaurkoan. Goizean, abesbatzak alaituko ditu kaleak, 11:00etan hasita. Kaxkotik barrena arituko dira Gabon kantak abesten.

Ondoren, arratsaldean, Hernaniko Musika Bandak hartuko du erreleboa. 20:00etan ekingo diote kale bueltari, Plazatik abiatuta, eta arratsaldea girotuko dute herrian barrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!