Postua, AEK-k

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 24a, 00:00

Postua jarriko dute, gaur, AEK-ko kideek. Goizean, 12:00etatik 14:30etara Garin parean izango dira eta arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Plazan. Bertako produktuekin osatutako saski baten zozketarako txartelak salduko dira, eta, horrela, AEKri laguntzeko aukera izango dute herritarrek. Zozketa iluntzean egingo dute, 20:00etatik aurrera. Eguerdian, Korrikako arropa erosteko eta Korrikako laguntzaile izateko aukera ere eskainiko dute.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!