Atzeratutako partiduak jokatuko ditu Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 23a, 00:00

Amaikak Baten aurka ariko dira gaur, 19:00etan, Iraetan, Ohorezo Erregionak Mailako mutilak. 

Hernaniko klubak partidu batzuk atzeratuta ditu uholdeen eta Covid-19aren ondorioz, eta horietako batzuk jokatzeko aprobetxatuko ditu Gabonetako egun hauek. Hori horrela, gaur, lau partidu jokatuko dituzte hainbat mailatako taldek, eta igandean ere partidu bat jokatuko da.

Ohorezko Erregional mailan, mutilen taldeak gaur du norgehiagoka. Amaikak Baten aurka neurtuko ditu indarrak, Zestoako Iraeta zelaian, 19:00etan aurrera. Neskena,  berriz, bertan behera gelditu da Ostadar taldeko hainbat jokalarik positibo eman dutelako koronabirusean.

Gorengo edo Preferente mailako mutilen taldeak ere gaur izango du partidua, arratsaldeko 20:00etan. Andoainen ariko dira, Ubitarte zelaian, Urnietaren aurkako derbian.

Infantil Lehen mailako mutilen taldeak ere Andoainen jokatuko du gaur, 17:30etan, Lengokoaken aurka; eta abenduaren 26an, igandean, infantil mutilen Ohorezko mailakoen txanda izango da, eguerdiko 12:00etan, Lazkaoren kontra, Lazkaon bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!