Bihar eta 31n ordutegi aldaketa, organiko bilketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 23a, 00:00

Bihar eta abenduaren 31n, Kaxkoan, organikoaren bilketa ordutegian aldaketa egongo da. 20:00-22:00 ordutegiaren barruan atera beharko da kalera. Aldaketa hurrengo kale hauetan izango du eragina: Andre Kalea, Kale Nagusia, Gudarien plaza, Atzieta kalea, Ezkiaga, Felipe Sagarna eta Iturriaga kaleetan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!