Negulekuak bihar hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 22a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak antolatutako Negulekuak neguko oporretan euskaraz gozatzeko ekimena da eta bihartik urtarrilaren 7ra bitartean egingo dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:30etara. Ekimena, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei (2009-2018 artean jaiotakoak) zuzendutakoa da. Bertan, begiraleekin batera hainbat ekintza egiteko aukera izan ohi da: ipuin kontakizunak, tailerrak, jolasak, kantu saioak, irteera txikiak.... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!